Javier Osaba, bidelaria: “Dylani esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”

Javier Osaba (Gasteiz, 1985) Azkainen bizi da, Lapurdin, eta txikitan ikastolan euskaraz ikasi bazuen ere, 18 urterekin euskara alde batera utzi zuen. Duela bi urte, euskaltegian eman zuen izena, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiolako hizkuntza berreskuratzea.

Bere helburua ongi eta lasai hitz egitea da, eta horretan laguntzen dio Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998) bidelagunak: “Oso ongi moldatzen gara eta oso gustura nago, pertsona jatorra eta alaia delako. Berari esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”.

Zer gehiago kontatu digun jakiteko, ikusi bideoa! Mila esker, Javier!

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude