Javier Royo, bidelaria: “Nire inguruan, oso zaila da euskaraz dakien jendea topatzea”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Javier Royo Erandiokoa da, baina Getxon bizi da. Berak 65 urte ditu eta erretiratuta dago. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta aukera paregabea iruditu zitzaion: “Zaila da euskaraz hitz egiten duen jendea topatzea inguru honetan”.

Inoiz ez zeukan denborarik, baina azkenean, euskaraz hitz egiten ikasi du edo horretan ari da, behintzat. “Nire gurasoak euskaldunak ziren, eta momentu honetan, nire neuronentzat ona da euskara ikastea”, azaldu digu. Bere bidelaguna Eduardo Arrayet da, Alegikoa eta Javierrek hitz onak soilik ditu berarentzat: “Adiskidetasuna sortu da gure artean. Laster berarekin elkartzea espero dut, pertsonan, eskerrak eman ahal izateko”. Berarekin bakarka aritzeko aukera izatea Javierrek “luxu” bat dela esan digu, inguruan ez baitauka horretarako aukerarik.

javier-royo-1
Javier Royo bidelaria da Mintzaneten
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude