Jon Zarate, bidelaguna: “Aldamenean dudan horren eboluzioa ikustea da gehien betetzen nauena”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Jon Zarate Sesma Lekitiokoa da eta 35 urte ditu. Euskara errektoreordea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertan izan zuen lehendabizikoz Mintzaneten berri. Berarentzat lehendabiziko aldia da horrelako ekimen batean: “Niri online erosoagoa iruditzen zait, malgua da eta edozein ordutan egin dezakezu”.

Bere bidelaria Lleidan bizi den bilbotar bat da eta Jonek esan digunez, hitz egiteaz gain, harreman bat sortzen da: “Ez da hizkuntzaz soilik aritzen, beste esparru batzuk ere ukitzen dira”.

Zarateren hitzetan praktikatu nahi dutenak bezain garrantzitsuak dira euskaldun jantziak, praktikatzen laguntzeko prest daudenak: “Zerbait berezia egiten ari zarela sentitzen duzu eta konturatu naiz euskara praktikatu nahi duenarentzat zeinen lagungarria den Mintzanet”.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

2 comments

  1. Kaixo

    Inicie clases de Euskara batua en el Euskal Etxea de Bogota. Actualmente estan suspendidas las clases por que solo hay -conmigo- tres alumnos. Ya tengo algunas bases. Estoy dispuesto a cursar las clases que Ustedes dictan on line.

    Egun on

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude