Jose Manuel Bereziartua, bidelaguna: “Jendea ezagutzea ikastea da”

Jose Manuel Bereziartuak (Urretxu, 1963) lagun baten bidez ezagutu zuen Mintzanet eta proiektu egokia zein interesgarria iruditzen zaio. Ama hizkuntza euskara duenez parte hartzea erabaki zuen, eta Etxebarrin bizi den mutil saharar batekin astearte goizetan hitz egiten du.  

Euskara praktikatzen laguntzeaz gain pertsona berriak ezagutzea gustatzen zaio, “jendea ezagutzea ikastea da”, dio. Are gehiago, bera ere ingelesa hitz egiten hasi da, eta pasadizo bitxi moduan kontatu digu astean bitan joaten dela hizkuntza praktikatzera.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude