Jose Ramon Onandia: “Euskara praktikatzea da niretzat garrantzitsuena eta laguntzea ere gustatzen zait, niri jende askok lagundu baitit”

Jose Ramon Onandia getxotarra da eta Mintzaneti buruz lehenengo aldiz Berria egunkarian irakurri zuela esan digu.

Berak bidelari gisa eman zuen izena baina, gaur egun, bidelaguna da eta ez nolanahikoa gainera. Une honetan, hiru bidelarirekin egiten ditu saioak: Valeria Garciarekin, Ana Ursula Sotorekin eta John de Ariñorekin, hain zuzen ere. “Euskara praktikatzea da niretzat garrantzitsuena eta laguntzea ere gustatzen zait, niri jende askok lagundu baitit”, adierazi digu Joserrak.

Ondorengo bideoan izango duzue bere esperientziaren berri. Zorionak eta eskerrik asko Joserra!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude