Joxe Erramun Eraso: “Mintzanet, erosoa, azkarra, dibertigarria eta zirraragarria da”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Joxe Erramun Eraso Donostian jaio zen duela 46 urte. Bere ingurua ez da inoiz euskalduna izan, gaztelania izan da betidanik bere hizkuntza. «Nire ingurua erdalduna da, eta hizkuntza galdu egiten da erabili ezean», dio Joxe Erramunek.
Euskaltegietan eta barnetegietan ikasi zuen euskara, ahalegin handiz, eta, praktikatu nahian, Donostiako Bagera elkartean eman zuen izena. Bertan, Mintzanet ezagutu zuen, eta, haren bidez, bere bidelaria: Mónica Usubiaga argentinarra. Berarekin «lagun harremana» duela azaldu du.
Mónicak eta Joxe Erramunek liburuen inguruan hitz egiten dute, biak irakurtzen ari diren liburu baten inguruan, hala errazago egiten baitzaie. Sistema martxan jarri zutenean, arazo bat topatu zuten: Mónica bizi den hirian bada euskal etxe bat, baina bertako liburutegian ez dute bere mailako libururik. Pentsatu gabe, Joxe Erramunek liburu sorta bat erosi eta Etxepare Institutuaren bidez Argentinara bidali zuen. «Pertsona batek euskara ikasi nahi eta libururik ez izateak pena handia ematen zidan», esplikatu du Joxe Erramunek.
«Mintzanet lagungarria da; bai niretzat, nik neuk ikasitakoa gogoratzen baitut, bai bidelarientzat, haiek ere ikasten baitute. Oso esperientzia polita da biontzat: erosoa, azkarra, dibertigarria eta zirraragarria», gaineratu du.

Joxe Erramun Eraso bidelaguna
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude