Joxe Mari Allur, bidelaguna: “Ni euskalduna naiz eta euskaraz bizi nahi dut. Horregatik, ikasi nahi dutenei laguntzen saiatzen naiz”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Joxe Mari Allurrek 71 urte ditu eta, Legorretan jaio bazen ere, egun 41 urte daramatza Lazkaon. Erretiroa hartu zuenetik sei urte pasa dira eta badira beste bi edo hiru Berrian Mintzaneten berri izan zuenetik: “Irakurri eta gehiago pentsatu gabe, webgunean sartu eta izena eman nuen”.

“Ni euskalduna naiz eta euskaraz bizi nahi dut. Horregatik, ikasi nahi dutenei laguntzen saiatzen naiz”, kontatu digu Joxe Marik. Hori dela eta, Lazkaon bertan dagoen Maizpide barnetegiko ikasleekin Mintzalaguna ekimenean aritzen da ikasturte osoan zehar eta “denbora banuenez, Mintzaneten ere parte hartzea erabaki nuen”, azaldu digu.

JoxeMariAllur_mintzalagunekin  IRUDIAN: Jose Mari Allur Maizpideko bere Mintzalaguneko kideekin.

Orain arte bi bidelari izan ditu, biak argentinarrak. Lehenengoa, Alicia Agirre Mendozakoa eta bigarrena, Elisabet Etchegaray Azulekoa. Gaur egun, bigarren honekin izaten ditu saioak eta berarekin pantailaren bestaldean topo egiten duenean, ilusioa sentitzen du Lazkaokoak: “Duela 200 urte nire jaiotetxetik joandakoekin nagoela iruditzen zait, niretzat ametsetako harreman bat da”. Hortaz, Elisabetekin gauza asko ikasten ari dela aitortu digu Joxe Marik: “Euskal Herriaren aro ezberdinetako biziera, ohitura, pentsaera eta ahalegin askoren berri jakiteko aukera izan dut”.

Bere esanetan Mintzanet egitasmoa euskaraz bizi nahi duen ororentzat gomendagarria da: “Bidelagunoi guk ere euskara praktikatzeko, eta, ikasten ari denari ezintasunean bultzada edo animoak emateko” eta bestetik, bidelariei ere aholkatzen die: “Ahaleginean aurrerapausoak egin dituela ikusteko eta basamortuaren erdian sentitzen denean, oasi bat badaukala ikusteko”.

JoseMariAllur_Azulen_bidelariarekinIRUDIAN: Ezkerretik hasita bigarrena Elisabet Etchegaray da, Azuleko (Argentina) euskal jaiean.
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude