Joxe Mari Allur, Lazkaoko bidelaguna, Argentinara joan da eta bere bidelaria bisitatu du: “Azulera iritsi nintzenean, sentitu nuenak, ez du preziorik”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Joxe Mari Allurrek Azulera eginiko bidaia kontatu digu:

“Hamabost egun eman ditut Argentina aldean; hegoaldetik iparreraino zeharkatzeko denbora izan dut.

Dena den, bada Buenos Airesko probintzian Azul izeneko herri bat.  Herri handia, 60.000 biztanle badira bertan. Hangoxea dut nik bidelaria, Elisabeth Etchegarai da bera.

Buenos Airestik 300 kilometrotara dago Azul.

Goizeko 7.30ak aldera, Buenos Airesen autobusa hartu eta, eguerdian iritsi nintzen. Elisabethi aurrez deitu nionez, zain nuen bertan.

Allur eta Etchegaray 1

Hamabostetik behin Interneteko leihatilatxoan elkar ikusten ohituak, han elkartu ginen, eta besarkada hunkigarria izan zela esan behar dut.

Elisabeth emakume saiatua eta kementsua da, azken aldian, bere saiakerari esker, euskararen jabe egin dela esango nuke, euskaraz hitz egiteko gai dela, alegia. Dena den, bere lanak bidelagunaren bultzada eta ahalegina behar zituelakoan, joan nintzen Azuleraino.

Euskaraz ikasten ari denak, edo bidelariak, bere basamortua pasa behar izaten du, eta guk, bidelagunok, eskutik heldu eta pazientzia handiz tira egin behar izaten dugu. Azulera iritsi nintzenean, sentitu nuenak, ez du preziorik.

Herria erakutsi zidan, eta nola ez, ‘Gure Txokoa’ euskal etxera eraman ninduen.

Han zebilen emakume talde bat, inurrien pareko, lan eta lan. Euskal Herria sentitzen dute eta maite dute, hori da eurekin izandako solasalditxoaren ondorioa.

Bidelagunak ere izan dezake bere basamortua pasa beharra, eta oraingoan, Azul izan daiteke oasia”.

 

Joxe Mari Allur

Allur eta Etchegaray 3

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

1 comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude