Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?

Kandido Eizagirre (1947), Arantza Garaialde (1951) eta Idoia Agirre (1959) donostiarrak bidelagunak dira Mintzaneten. Beren bidelariekin on line saioak egiten dituzte hutsik egin gabe eta haiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, baita proiektu hau kudeatzen dugunoi ere.

Mintzanetek beraientzat zer suposatzen duen galdetu diegunean, munduko edozein tokitan dauden parte hartzaileekin harremanetan jartzeko eta euskara praktikatzeko tresna bikaina dela aitortu digu Kandidok: “Teknologia berriek ematen dizkiguten aukerak erabilita bidelagun eta bidelagunak harremanetan jartzea eta haiek gurekin euskara ikastea ohore bat da guretzat”. Arantzak ere, Minztaneti esker euskara praktikatu nahi dutenei laguntzea “oso erraza” dela esan digu; eta Idoiak egitasmoa oso interesgarria dela uste du, “eraginkorra”.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude