Kandido Eizagirre eta Marifé Goldaracena elkarrekin lehenbiziko aldiz!

Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) bidelagunak eta Marifé Goldaracena (Tafalla, 1972) bidelariak ia urtebete daramate Mintzaneten bidez euskara on line praktikatzen.

Orain arte pantailaren beste aldean ikusten zuten elkar, eta asteazkenean Iruñean egin genuen topaketa probestu zuten aurrez aurre ezagutzeko. Begi-bistakoa zen beraien arteko harreman estua. “Tafallan ez dut aukera handirik euskaraz aritzeko eta Kandidorekin hasi nintzenetik, ahozkoan jariotasuna lortu dudala antzematen dut. Garrantzitsua da niretzat”, aitortu zigun Marifek. Kandidok, berriz, Mariferen esfortzua goraipatu zuen, “hainbeste urtean euskara ikasteko egiten ari dena… Miresten dut”.

Gustura daude Mintzaneten eta horrela jarraitzea espero dugu! Mila esker, bikote!

Kandido Eizagirre eta Marifé Goldaracena Iruñeko Katakrak Kultur Gunean

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude