Konparazioak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KONPARAZIOAK

Konparazioetan egiten ditugun ohiko akatsak ikusiko ditugu:

  • Izen neurgaitzekin –KO atzizkia ez erabiltzea

Nik zuk  beste_ gogoa daukat.      Nik zuk besteKO gogoa daukat.

Gaur atzo beste_ hotz egiten du.  Gaur atzo besteKO hotza egiten du

Nahi beste_ zarata atera.              Nahi besteKO zarata atera.

Guk zuk adina_ interes dugu.        Guk zuk adinaKO interesa dugu.

Ez dago behar adina_ lekurik.        Ez dago behar adinaKO lekurik.

  • -n menperagailuari –a mugatzailea eranstea

Neska hori dirudieNA baino indartsuagoa da.

Neska hori dirudieN baino indartsuagoa da.

Ez pentsa, ez da zuk uste duzuNA bezain erraza.

Ez pentsa, ez da zuk uste duzuN bezain erraza.

  • Baino ≠  baino gehiago/areago 

Lagundu baino, kalte egiten du.

Lagundu baino gehiago…  Lagundu beharrean / (barik) / ordez…). 

  • Batek baino gehiagok

Bi konparagaiek deklinabide-atzizki bera eramatea da lege orokorrena: 

bat baino gehiagobatek baino gehiagokbati baino gehiagori

 (→ baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori…)

Euskara Batuaren Eskuliburua

Obabako bi anai erreportajetik jasotako pasarte bat irakurriko dugu gaur:

Bernardo Atxaga: esango dizut 500 bat pertsona garela normalean euskarazko liburuen erosle, 500 bat Euskal Herri osoan.  

Eta non izan daiteke arazo horren mamia?

B: Irratiko saio batean adierazitakoa errepikatuko dizut. Saio haiek Euskadi Irratiko Maite Artolaren programan egiten nituen, Zeruko kronikak, izenarekin. Zerura egindako joan-etorrietan ikusitakoak kontatzen nituen. Ba, haietako batean Luis Villasanterekin egokitu nintzen, zeren, noski, Aita Villasante zerura joan zen zuzenean, eta han dabil. Aireportu handietako ekipaje-gune bat zirudien leku bat erakutsi zidan, zerutik ikusten zena baina purgatorioari zegokiona. Milaka maleta zeuden han zinta garraiatzaileetan bueltaka. “Zer dago maleta horietan?”, galdetu nion. Erantzun zidan: “Euskal kulturaren gauza ederrak daude, baina itxura batera ez ditu inork nahi eta hor dabiltza etengabe bueltaka”.

Hori da euskal kulturarekin gertatzen dena. Maleta asko daude, altxor asko maleta horietan, baina ez da inor haien eskean joaten. Euskaldunek euskarazko kultura nahi dutela diote, eta uholdeka joaten dira euskararen aldeko jai eta jai-ondoetara. Baina gero, kultura horren emaitzak ezagutzeko momentua iristen denean, poema bat, nobela bat, saiakera bat, egunkariko artikulu bat, ai! ez dira bere iritzikoak. Begiratu nola hitz egiten duten telebista programetan azaltzen diren herritakoak. Bistakoa da ez dutela bere bizitza guztian orrialde bat irakurri, eta larri ibiltzen direla 20 segundotik gorako azalpen bat eman beharra daukaten bakoitzean. Euskaldun berri askok, kontrakoa. Azentua ez dute hain jatorra edukiko, baina zernahi gairi buruz hitz egiteko gauza dira maiz.

Eta konponbidea?

B: Laburtuz, gure arazoa ez dago ekoizpenean, baizik eta banaketan, zabalkundean. Ahalegina egin beharko litzateke euskal kultura jendearen aurrean jartzeko, zopa-platera mahaian bezala. Bestela zinta garraiatzaile horietan geratuko da bueltaka eternitate osoan. Eta zeruko jendeak, haiek bai, haiek eternitate osoan egon daitezke zain. Gu ez.

Zetak: Pello Reparazek Vendetta taldea utzi eta sortu duen talde berria.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude