Lagundu euskara on line praktikatu nahi duenari!

Astean ordu erdiko tartea baduzu, eta euskararen alde zerbait egin nahi baduzu, eman izena Mintzaneten!

Bidelari asko ditugu bidelaguna izateko zain, euskara on line praktikatzen lagunduko dion norbaiten esperoan. Horregatik jarri dugu martxan kanpaina hau, zuk parte har dezazun! Hemen duzu kartela ikusgai.

Iraileko kanpaina_2018

Beraz, animatu eta sartu www.mintzanet.net-en. Parte hartu  ahal izateko ez duzu titulurik behar, ez baitzara irakaslea izango. Zure egitekoa bidelariari (euskara praktikatu nahi duen pertsonari) laguntzea izango da, berak soltura irabazi, lotsa galdu eta euskaraz hitz egiteko erraztasuna eskura dezan.

Astean ordu erdiz jarduteko denbora baduzu, euskarari bultzada bat eman nahi badiozu eta pertsona berri bat ezagutu nahi baduzu, Mintzaneten badugu zuretzat lekua! Ordenagailutik, tabletetik edo mugikorretik jardun dezakezu, Internet bidez.

Zure zain gaude!

4 comments

  1. Lagundu euskara on line praktikatu nahi duenari buruzko iruzkina da hau:
    Egingo nuke baina hila batzuetan ahal dut eta beste batzuetan ez. Gauza da sarri atzerritik nabilela eta, handik nabilenean, denbora ez daukat soberan (eta batzuetan Internet ez dihoa oso ondo). Beraz, ahal duzue hau aztertu? Soluzioa topatuz gero apuntatuko nintzateke nire batuera apur bat ustelduta dago baina (berbetan gehien bat).
    Artean, ahal didazue bidali informazioa? Adibidez zein app erabiltzen da? Nola jartzen zara kontaktuan beste aldearekin?…

    Agur bat,

    Gorka

    1. Kaixo, Gorka:
      Zure posta elektronikora bidaliko dizugu informazioa, ados?
      Mila esker gurekin harremanetan jartzeagatik!
      Ondo izan

Utzi erantzuna admin(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude