LAN EGIN, LO EGIN eta PARTE HARTU

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

LAN EGIN, LO EGIN eta PARTE HARTU

 

Bi eratara erabiltzen dira aditz-lokuzio hauek:

 

a) Galdegaiak ez du ordena aldatzen (azpimarratu dugu galdegaia).

 

 Itsasok, erdi sekretuan horrenbeste maite zuen emakumeak, gela   berean LO EGIN zuen.

 

Peillen, Sarasola, Irigoien eta Altunak PARTE HARTU dute eztabaidan.

 

b)  Galdegaiak ordena aldarazten du:

 

Luzaroan EGIN ZUEN LO.

Gernikako eskola guztiek HARTU ZUTEN PARTE.

 

Bi erabilerak dira zilegi, baina ordena aldatuz galdegaia argiago marka daiteke.

 

Adibide honekin errazago ikusiko dugu. Ikusiko duzue ñabardura bat dagoela, ez dutela gauza bera markatu nahi:

 

Mundu osoan, 250 milioi haurrek LAN EGITEN DUTE (lanean aritzen dira)

 

Mundu osoan, 250 milioi haurrek EGITEN DUTE LAN (hainbeste haur aritzen dira lanean).

 

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena (moldatua)

 

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf

 

Pasartea

(…) Euskal Herrian badira Twitterren euskara hutsez ari direnak, baina zenbat? Gainera, euskararen hiztun kopurua hizkuntza katalanarena baino askoz txikiagoa da. Hainbat lagunek batera erabiltzen dituzte euskara eta erdara. Esango nuke euskal politikari, pertsonaia publiko eta celebrity gehienek hala egiten dutela. Batzuetan garrantzi handiagoa du mezuen eduki motak erabileraren portzentajeak baino. Ondo dago Euskararen Nazioarteko Egunean edo Euskaraldian euskara erabiltzea. Hollywooden kontratu bat sinatu duzula edo Premier League-ko talde batek fitxatu zaituela euskara hutsez jakinaraziko zenuke? Zure informazio garrantzitsua euskara hutsez zabaltzeak balio, plus bat ematen dio euskarari.

 

Koronabirusaren garaian antzera gertatzen ari da. Desberdina da supermerkatuko atean Mesedez, soilik bi lagun barruan / Por favor, solo dos clientes dentro kartela jartzea, ordena horretan, edo alderantziz ipintzea. Edo soilik euskaraz. Lehengoan, aurrezki-kutxako ilaran: bertako langilea etorri eta zer nahi dugun galdetzen hasi da, banan-banan. Euskaraz. Andre bat aurreratu zaio: «¿Me puedes hablar en castellano, que no entiendo?». 

 

Emakume horrek bere eskubidea aldarrikatu zuen. Zer gertatuko zatekeen langile horren lehen hitzak espainieraz izan balira? Zenbat lagunek erantzungo geniokeen: «Euskaraz egingo duzu nirekin, erdaraz dakidan arren?».(…)

 

Jesus Mari Pastor

Berria

 

Artea

pastedGraphic.png

Jose Luis Zumeta

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude