Laura de Miguel, bidelaria: “Euskara bizitzeko beste modu bat da”

Laura de Miguel (Lemoiz, 1992) itsasoko kutsadura ikertzen ari den emakume gazte katalana da. Hiru urte daramatza Plentzian eta lehen unetik maitemindu zen euskaraz. Hizkuntza ikasteko gogoa piztu zitzaion eta Internetera jo zuen informazio bila: “Ingelesez Skype bidez hitz egiteko plataformak ezagutzen nituen, eta euskaraz ere horrelakorik ba ote zegoen Googlen bilatu nuen. Mintzanetekin egin nuen horrela topo”.

Astean behin egiten ditu saioak. Iaz beste bidelagun bat izan zuen, eta aurten, lan-ordutegia dela eta, Argentinako neska batekin ari da euskara praktikatzen. Lagunak bilakatuko direla uste du, konfiantza sendotu baitute.

Mintzanet oso erabilgarria dela aitortu du: “Askok ez dute mintza-praktika taldeetan parte hartzeko denborarik, horregatik, oso erabilgarria da egitasmo hau, normalean, euskara klaseetan hitz egiten denarekin ez baita nahikoa. Gainera, proiektu honen bidez lagun asko egiteko aukera dago”. Lotsa galdu eta norbere buruarekin konfiantza gehiago lortzeko balio izan diola esan du.

Mintzaneti esker euskara praktikatzeaz gain euskaraz nola bizi daitekeen ere ari da Laura ikasten, euskaldunentzat hizkuntzak suposatzen duenaz jabetu da. Hala, Euskal Herrian bizi nahi duen orori gomendioa luzatu dio: “euskara bizitzeko beste modu bat da”.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude