Leipzig-eko unibertsitateko ikasleak (Alemania) eta Juan Carlos Etxegoien “Xamar” irakaslea berak idatzitako “Euskara jendea” liburuaz aritu dira (bideoa)

Universität Leipzig-eko ikasleek Juan Carlos Etxegoien irakasle, soziolinguista eta idazleari hainbat gairen inguruan galderak egiteko parada izan dute.

Hasieran, zenbait ikasle euskaraz mintzatu dira Juan Carlos Etxegoienekin eta galdera sinple batuk egin dizkiote martxoan ikasten hasi berri diren hizkuntzan.

Jarraian, “Euskara jendea” alemanera itzuliko duten ikasleek berak idatzitako liburuaren inguruan galdetu diote. Azkenik, Euskal Herriari eta euskarari buruzko hainbat galdera erantzun ditu Xamarrek, guztia Unai Lauzirika irakurlearen laguntzaz.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude