Lourdes Erquicia, bidelaria: “Mintzanetek beldurra kentzeko balio izan dit”

Lourdes Erquiciak Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri. Irungoa da eta 55 urte ditu. Proiektu honetan izena eman zuen lehenetakoa izan zen. Duela sei hilabete hasi zen bidelari, eta oso pozik dago. Bere bidelaguna, María Cecilia Cenóz, Argentinakoa da, eta jada lagunak direla dio. «Asko ikasi dut berarekin, eta beldurra kentzeko balio izan dit. Jende askori gomendatu diot Mintzanet. Niretzat, behintzat, oso lagungarria eta interesgarria izaten ari da», azaldu du.

Ceciliak oso goiz jaiki behar izaten du Lourdesekin hitz egiteko, baina, hala ere, gustura egoten dira hitz egiten. «Oso goiz jaiki behar izaten duen arren, ez kezkatzeko esaten dit, eta, egia esan, oso ondo moldatzen gara», gaineratu du irundarrak.

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude