Maiatzaren 28an jendaurrean hitz egiten ikasteko lantegia

Maiatzaren 28an (19.00etan) Toastmaster Bilbo Klubak eta Darabilbo euskara elkarteak jendearen aurrean hitz egiteko gakoei buruzko tailer bat eskainiko dute. Euskaraz izango da ikastaroa, doan eta publiko aurrean hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duenarentzat pentsatuta dago.

Bi orduko iraupena izango du, eta parte-hartzaileek minutu bateko aurkezpena prestatu beharko dute aldez aurretik. Bertan, zuzendu egingo diete, egindako akatsak identifikatu, eta berriro hitz egingo dute emandako oharrak kontuan hartuta.

Tailerra erabat praktikoa izango da eta, besteak beste, honako gai hauek landuko dira: zergatik dugu jendaurrean hitz egiteko beharra, emozioek komunikatzen nola laguntzen dute, hitzik gabeko komunikazioa, hitzaldien egitura…

Gehienez 15 pertsonak eman ahal dute izena. Nahi izanez gero, honako helbide elektroniko honetara idatzi behar duzu: darabilbo@gmail.com

Zer da Toastmasters?

Toastmasters Bilbao Kluba, Toastmasters Internationaleko irabazi asmorik gabeko erakundearen parte da. Lidergoa eta jendaurrean hitz egiteko gaitasuna lantzen dituzte. Praktikatzeko astero elkartzen dira. Izan ere, haien leloa “egin eta ikasi” da.

Proiektua  Estatu Batuetan sortu zen 1924an, eta, gaur egun, 352.000 pertsonak hartzen dute parte, 16.400 klubetan banatuta (munduko 141 herrialdetan).

Bi talde daude Euskal Herrian: Gasteizen eta Bilbon, eta guztira, 70 bat pertsona elkartzen dira astero. Bilbon euskarazko talde bat dago.

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude