Maite Martínez, bidelaria: “Hitz egiteko erraztasun handiagoa dut eta, gainera, lagun bat gehiago daukat orain”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Maite Martínezek (Donostia, 1965, eta Ozaeta -Araban- bizi dena) aspaldian eman zuen izena Mintzaneten. Bere bikotekidea Donostiako emakume bat da eta primeran moldatzen dira. Nahiz eta berak EGA azterketa gainditu, praktikatzeko beharra zuen, bere inguruan ez baitzeukan aukera askorik. “Orain dela bi urte Mintzaneten berri izan nuen irratiaren bidez. Niretzat aproposa zela pentsatu nuen: etxetik egin dezakezu, nagitasun gutxiago ematen du…”, adierazi du Martínezek. Zentzu honetan, “edonori” gomendatzen dio proiektu honetan parte hartzea: “Oso erraza da eta oso atseginak dira Mintzaneteko arduradunak”.

Maite eta bere bikotekidea astero elkartzen dira eta “lagunek egiten duten moduan” egiten dute berba. “Hasieran gai bat prestatzen genuen, baina hori lehenbiziko astean bakarrik egin genuen. Handik aurrera, gure gauzei buruz hitz egiten dugu”, azaldu du.

Beraien arteko harremana oso ona da. Eta behin baino gehiagotan elkartu dira; bai, Ozaetan, bai Donostian. “Azkeneko aldian, oso paseo polita eman genuen elkarrekin hondartzatik”, azpimarratu du.

Helburuen aldetik, Martínezek bat behintzat bete duela dio: “Astero hitz egiten dut euskaraz. Nire euskara maila ez da substantzialki hobetu, baina hitz egiteko erraztasuna handitu egin da. Bestetik, eta garrantzitsuena, lagun bat gehiago daukat orain”. “Oso gustura nago, oso pozik. Mila, mila esker Mintzanet proiektuari eta nire bikotekideari”, gaineratu du.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude