Marcos Tedin-Mintzanet bere ahotan

Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”

Buenos Airesen (Argentinan) bizi da Marcos Tedin (1997), eta bertako enpresa batean sare sozialak kudeatzeaz arduratzen da.

Sorterriko euskaltegian hasi zen euskara ikasten baina oraindik ere maila baxua zuenez, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Barnetegi batean izena eman, eta behin maila polita lortuta, Mintzanet egitasmoan parte hartzera animatu zen. “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”.

Bi urte daramatza dagoeneko ekimenean, eta oso pozik dago, izan ere, argi du etorkizunean euskararekin lan egin nahi duela, horregatik, ahalegin handia egiten ari da. “Nire bizitzan euskara ia dena da. Beti ikasteko eta hobetzeko gogoz nago”. Bere euskara hobetu nahi duten guztiei gomendatuko lieke Minztaneten parte hartzea: “Hasieran pixka bat zaila izango zaie, baina denborarekin konturatuko dira ahaleginak merezi duela”.

Bere esperientzia partekatu digu bideo honetan:

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude