Marian Mangas, Azpeitiko San Martin egoitzako psikologoa: “Mintzaneten parte hartzen duten egoiliarrek baliogarri ikusten dute euren burua”

Azpeitiko San Martin egoitza aitzindaria izan da Mintzaneten parte hartzen. Bertan, Mila Altuna eta Rocio Korta egoiliarrak hasi ziren, eta une honetan, Rociok bere ibilbidea amaitu badu ere, Begoña Arruabarrenak hartu du bere lekukoa.

Marian Mangas bertako psikologoa da, eta bere hitzetan, hainbat gauza lantzen dituzte Mintzaneten bidelagun izanda: “Autoestimua, teknologia berriekin harremana, beharrezkoa eta protagonista sentitzea, memoria eta arreta…”

Egoitzako langileak arduratzen dira ordenagailua piztu eta deia martxan jartzeaz. “Guretzat ez da esfortzu handia, ordenagailua prestatzen dugu eta egoiliarra bertara eraman”, kontatu digu.

Mila Altunak, adibidez, oso harreman ona du Gorka Fernandez bere bidelariarekin, eta azken hau jada bi aldiz etorri da egoitzara bisitan. Milak ere pantailaren beste aldetik ia familia osoa ezagutu du.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude