Mariana Grande, bidelaria: “Nire bidelagunak asko daki eta oso lagungarria da euskara ikasteko”

Mariana Grande (Posadas-Argentina, 1981) irakaslea da Buenos Aireseko eskola publiko batean. Marianak Eusko Jaurlaritzaren Euskara Munduan ekimenaren bidez ikasi du euskara: “Programa horretan, Christian Etxeberria ezagutu nuen, Txilekoa, eta hark hitz egin zidan Mintzaneti buruz”.

Buenos Airesen ez dago euskara praktikatzeko aukera handirik: “Proiektua oso interesgarria iruditzen zait. Lehen nire bidelagunarekin ostegunero hitz egiten nuen. Orain, lanpetuta gaudenez, ahal dugunean elkartzen gara”. Bidelagunarekin harreman ona duela esan digu Marianak: “Nire bidelagunak asko daki eta oso lagungarria da euskara ikasteko. Gainera, gramatikari buruz hitz egiten dugu eta, laguntza eskatzen diodanean, beti laguntzen dit. Oso bihotz-onekoa da”.

Marianarentzat euskara “maitasunarekin lotutako hizkuntza” da, bere aitonaren emazteak hitz egiten zuelako

Mariana Grande bidelaria da Mintzaneten

You Might Also Like

2 thoughts on “Mariana Grande, bidelaria: “Nire bidelagunak asko daki eta oso lagungarria da euskara ikasteko”

  1. Kaixo…
    Iban naiz.
    Arratsalde on!
    Zure testuan irakurri duro Eta zurekin hitz egitea gustatuko litzaidaket.
    Eskerrik asko.
    Agur bero bat.
    Iban

Utzi erantzuna Iván(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude