Maribe Tisera, bidelaria: “Nire ametsa arbasoen hizkuntza ikastea izan da eta horretan lagundu dit Mintzanetek”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Maribe Tisera Argentinako San Nicolas herrian jaio zen. Bere ama 15 urterekin joan zen Bilbotik Argentinara, eta berak euskaraz ez bazekien ere, Mariberen aitonak eta amonak hitz egiten omen zuten. “Nire ametsa arbasoen hizkuntza ikastea izan da”, kontatu digu Tiserak.

Berari asko kostatzen zitzaion euskaraz hitz egitea: “Ikaskide batzuk Mintzanet programan zeuden eta hobeto hitz egiten zuten”. ‘Euskara Munduan’ programako Kinku Zinkunegik animatu ninduen eta izena eman nuen.

Ainara Maia irundarra da bere bidelaguna eta berarekin, aurrerapen handia lortu du Maribek. “Oso harreman polita dugu eta esperientzia bikaina izaten ari da”, kontatu digu.

Maribek proiektua gomendatuko luke, “asko laguntzen duelako eta lotsa kentzeko, oso garrantzitsua baita lotsa kentzea”.

 

 

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude