Marijoxe Azurtza: “Saioak atseginak eta pozgarriak dira”

Marijoxe Azurtza Donostian jaio zen duela 36 urte, eta irakaslea da. Egun batean, Euskal Kultura Erakundearen (EKE) webgunean Mintzaneti buruzko testu bat irakurri zuen. Zalantzarik gabe, izena eman zuen, eta geroztik astero-astero bere bidelariarekin hitz egiten du. Bere ustez, proiektua «txukuna» da, batez ere, parte hartzen duten bi pertsonak «hitzekoak eta, hitzekoak izanik, hiztunak izanik».

Orain arte, «maila apaleko» bi euskaldun berrirekin aritu da eta duela aste batzuk beste bikotekide bat egokitu zaio: Kaledonia Berrian bizi den emakume bat. «Oso gustura ari naiz. Oso interesgarria da», azaldu du Marijoxek. Bere bidelari berriari esker, «bizitza aurrera ateratzeko era ezberdinen berri» izaten ari dela dio. Marijoxek dioenaren arabera, «atzerrian bizi eta beste euskaldunik ez baduzu ez inguruan ez hemen familian, ezinean gelditzen zara: euskaraz hitz egin nahi bai, baina norekin ez!».

Bere bikoteak Martina Telletxea du izena. Ozeanian lanean ari den emakumea da eta elkarrizketetan bakoitzaren esperientzia partekatzeko aukera dute. «Hiztuna eta interesgarria da, eta berarekin saioak atseginak eta pozgarriak dira. Zein erraza den horrela aritzea!», esan du Marijoxek.

Ekimenaren inguruan ere iritzia eman du donostiar honek: «Mintzalagunaren ezaugarriak izanik ere, oporretan jarrai dezakezu, etxean…».

 
Marijoxe Azurtza bidelaguna
Marijoxe Azurtza bidelaguna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude