Martina Telletxea, bidelaria: “Diasporan gaudenok horrelako gauzak behar ditugu”

Martina Telletxeak (1968) euskaraz hitz egin nahi du, baina orain arte ez du aukerarik izan. Kaledonia Berrian bizi da (Ozeania), Australiaren ekialdean dagoen uhartedi batean. Betidanik gustatu izan zaio bidaiatzea, eta duela urtebete Euskal Herriko antipodetara iritsi zen gaztelaniazko irakasle gisa.

Euskarari eutsi nahi zion, baina, hain urruti egonda, zaila egin zaio. Internet bere aliatu bihurtu da, eta orain Mintzaneten bidez bere helburua lortu du.

Bere bidelagunarekin, Marijoxe Azurtzarekin, astero-astero aritzen da solasean, eta jada, bien artean, harreman berezia sortu da. «Jatorra da, eta ondo moldatzen gara», azaldu du.

Euskara praktikatzeaz gain, ‘drehu’ izeneko hizkuntza bat ere ari da ikasten: «Kaledonia Berrian 35 hizkuntza dituzte, baina ez daukate euskara batua bezalakorik».

Bere ustez, proiektua «oso ona» da, eta zalantzarik gabe gomendatuko luke. «Diasporan gaudenok horrelako gauzak behar ditugu. Leku batzuetan ez dago euskal etxerik, eta ezinezkoa da euskara praktikatzea», esan du Martinak.

Martinak ez du jada Mintzaneten parte hartzen.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude