Mertxe Garcia: “Hizkuntza bat ikastea ez da lan samurra, baina Mintzanet interesgarria eta praktikoa, eta ondo pentsatuta dago”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Elgoibarretik Bartzelonara joan zen bizitzera, eta Mertxe Garciak han pasatu ditu azken 40 urte hauek. Berak azaldu digun bezala, “XX. mendearen lehen erdian” jaio zen. Baina, hainbeste urte Bartzelonan bizi eta gero “ia ahaztuta neukan euskara; erabat etsita nengoen”.

Zorionez lagunen bidez, Mintzanet ezagutu zuen eta aukera paregabea iruditu zitzaion, bere euskara berreskuratzeko eta praktikan jartzeko. “Oso interesgarria da, ondo pentsatuta dago, praktikoa eta jarraitzen erraza da. Jakin badakigu hizkuntza bat ikastea ez dela lan samurra, eta batzuetan aspergarri egiten dela. Horregatik, metodo berriak probatu beharra dago, eta Mintzanet adibide bikaina da”, esan du Mertxek.

Bere bidelagunarekin, Jose Ramon Onandiarekin, primeran konektatu du, eta pozik dabil berarekin hitz egiten. “Pedagogo ona da. Saioak kontu handiz prestatzen ditu, eta baikortasuna transmititzen dit. Artea, geografia eta era askotako saioak izaten ditugu”, azaldu du bidelariak.

“Euskara modu desberdinean ikasteko denbora eta gogoa dituen edonori gomendatzen diot proiektu hau. Saio gutxitan, hitzak, esamoldeak eta esaldiak berreskuratu ditut, eta gauza berriak ere ikasi ditut. Asko hobetu dudala iruditzen zait, izugarri. Eskerrik asko, Jose Ramon”, gaineratu du Mertxek.

Mertxe Garcia

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude