Mertxe Gonzalez, bidelaguna: “Orain, euskaraz gozatzen hasi naiz”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Mertxe Gonzalezek (Portugalete, 1969) Twitterren bidez izan zuen Mintzaneten berri. “Euskarari bultzada bat emateko, oso proiektu interesgarria eta aproposa iruditzen zait; batez ere, bidelagunaren laguntza eta konpromisoari esker”, adierazi du.

Duela urte asko hasi zen euskara ikasten, eta orain, euskaraz “gozatzen” hasi da. “Euskara niretzat erronka polita izaten ari da. Ahalegina handia izan da, eta orain nire eguneroko bizitzan erabiltzea espero dut”, esan digu Gonzalezek.

Gaur egun, igande arratsaldea eskaintzen dio euskarari, “euskararen tartea bihurtu da”.

Bere bidelagunarekin igaro duen denbora oso garrantzitsua izan da Mertxerentzat: “Oso neska jatorra da, pazientzia izan du nirekin, eta euskararekin konpromiso handia daukala azpimarratu nahi dut”.

Orain, pauso handi bat eman du Mertxek. Izan ere, bidelagun gisa ari da. “Elkarrizketa aberasgarria eta interesgarria lortzeko bidelariaren eta bidelagunaren jarrerak dira garrantzitsuak. Batez ere, konpromisoa eta motibazioa mantentzeko”, dio Portugaletekoak.

Horrela, ez dauka zalantzarik proiektua gomendatzeko garaian: “Noski. Euskararekin duen harremana sakondu nahi duen edozeinentzat baliagarria izan daitekeela pentsatzen dut”.

Mertxe_argazkia
Mertxe Gonzalez bidelaria zen, eta gaur egun, bidelaguna da.
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude