Zer da Mintzanet +65?

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da. Bertan, bidelagunak (euskaraz ongi dakitenak) eta bidelariak (euskara maila hobetu nahi dutenak, A2-B1 gutxieneko maila dutenak) elkartzen ditugu, azken hauek euskara praktikatu dezaten. Saioak gutxienez ordu erdikoak dira, eta ez dute helburu didaktikorik, mintzamen eta ulermen mailan hobetzea baizik: mingaina askatzea, lotsa kentzea eta solas egiteko garaian soltura lortzea da xedea.

Abiapuntu hau izanik, 2015ean Mintzanet +65 proiektu pilotua martxan jarri genuen. Ekimen honetan, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan dauden pertsonak bidelagunak dira. Donostiako Villa Sacramentok, Berrak eta Zorroagak; Azpeitiko San Martinek; Bergarako Mizpirualdek; Hernaniko Santa Maria Magdalenak; eta Errenteriako Jesusen Bihotzak parte hartu izan dute.

 

Onurak:

-Adineko pertsonak gai dira gauza asko egiteko; baina, gehienetan, gaztetasunari hainbesteko garrantzia ematen dion gizarte honek ez die merezi duten lekua ematen.

-Beste norbait laguntzeko gai direla sentitzen dute.

-Teknologia berriekin lan egiteko aukera dute. Honek, leiho bat irekitzen die: kasu batzuetan, Euskal Herriko beste herri bateko norbaitekin hitz egiten dutelako; eta beste batzuetan, atzerrian dagoen norbaitekin.

-Arlo kognitiboa lantzen dute. Esfortzua da buruarentzat euskara hobetu nahi duen norbaitekin hitz egitea. Osasun aldetik oso egokia zaie, beraz.

-Hizkuntza. Adineko pertsona batzuek dauden zentroetan ez daukate euskaraz hitz egiteko aukera handirik, nahiz eta beraien ama hizkuntza izan. Kasu askotan, euskaraz hitz egiteak haien sorterriarekin eta jatorriarekin harremanetan jartzen ditu berriro.

-Haien autoestimuarentzat ondo datorkie. Ezagutzen ez duten pertsona batek kasu egiten baitie. Eta asteak pasatu eta gero, harreman pertsonala sortzen da.

-Integrazioa. Hainbat adinetako jendearekin hitz egiteko aukera ematen die proiektu honek. Eta, horrela, belaunaldien arteko integrazioa sortzen da.

-Kultura transmisioa. Orain arte izan dugun esperientzia pilotu honetan, adineko pertsonek ez dute behar testurik saioak gauzatzeko. Euren bizimoduei buruz hitz egiten dute. Hor, kultur transmisio handia dago eta beste aldean dagoen bidelariak gogotsu eta interes handiz entzuten ditu istorioak.

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria), Azpeitiko San Martín egoitza
Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria), Azpeitiko San Martín egoitza

 

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.