Mintzanet Bizkaia Irratian izan dute hizpide

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Ainara Loiarte, Mintzanet egitasmoaren koordinatzailea, Bizkaia Irratian elkarrizketatu dute, goizetan egiten duten “Lau Haizetara” saioan.

AEKrekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin maramara*taldeak sinatutako hitzarmenari buruz hitz egin dute, “elkarlanean aritzeko eta bidelagunen beharra azpimarratzeko sinatu dugu”, adierazi du Loiartek. Bi ekimenak (aurrez aurrekoa eta online) osagarriak izan daitezkeela esan du koordinatzaileak, batak ez baitu bestea kentzen.

Gainera, Mintzaneteko parte hartzaileen profilaz; online izateak ematen duen malgutasunaz eta mugarik ezaz; erabiltzaile gehiago eskuratzeaz edo bidelagunen beharraz jardun dute.

 

 

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude