Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da!

Mintzaneteko familia osatzen dugunontzat egun berezia da Mintzanet Eguna, bertan jai giroan elkartzen baikara bazkaldu eta tarte atsegin bat igarotzeko.

Aurten, hauxe izango da azaroaren 24rako prestatu dugun egitaraua:

-12.30ean, sari banaketa Tabakalerako Kutxa plazan egingo dugu-4. solairua- (Andre zigarrogileak plaza, 1)

-Bazkaria, berriz, Astoria 7 jatetxean izango da (Familia Santua kalea, 1)

Mintzaneteko kide guztiak gonbidatuta zaudete!

Etorri nahi baduzu, idatzi info@mintzanet.net helbide elektronikora! Animatu eta parte hartu!

Mintzaneteguna-kanpoan
2017ko Mintzanet Eguna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude