Mintzanet Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean aurkeztu dugu

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Gaur, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean, Ritxi Lizartza Mintzanet egitasmoaren arduradunak proiektua zer den azaldu du. 

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean gaurkoan euskara izan da mintzagai goizean goizetik. Lehenik eta behin, Joseba Erkizia Habeko zuzendariak “Euskara Munduan” izenburupean eman du bere hitzaldia eta jarraian, Ritxi Lizartzak Mintzanet zer den azaldu du.

 

Mundu_Batzarra_Mintzanet

IRUDIAN (ezker eskuin): Ritxi Lizartza (Mintzanet proiektuaren arduraduna), Joseba Erkizia (HABEko zuzendaria) eta Asier Vallejo (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria).

Hogei bat herrialde ezberdinetako euskal etxeetako ordezkariak bertaratu dira, eta,  Josebaren eta Ritxiren azalpenen ostean, eurek nahi zituzten galderak egiteko aukera izan dute.

Mundu_Batzarra_Mintzanet_Gasteiz

IRUDIAN: Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarra.

Gure aurkezpenean Andrea Bella uruguaitarraren adibidea erakutsi dugu, berari eginiko elkarrizketa labur batean.

“Diasporizatu” lelopean atzo hasi zen Kanpoan diren Gizataldeen 6. Mundu Batzarra eta bihar amaituko da, hemendik lau urtera arte.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude