Mintzanet ‘Hitzargiak’ topaketetan, Europako hainbat proiektu eredugarriren artean

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Ekainaren 23an eta 24an, Hernaniko Orona Fundazioan, hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak izango dira hizpide. Guk Mintzanet ostiral goizean aurkeztuko dugu, ‘Mintzapraktika: buruz buru, ahoz aho’ saioan.

Gurekin batera, beste ekimen batzuk azalduko dira: Voluntariat per la llengua-ko Silvia Sanz Vila eta Mintzalaguna egitasmoko Rocio Luces. Gure tartea ostiralean, 9:45ean hasiko da eta Ritxi Lizartza proiektuburuak azalduko du zer den eta nola funtzionatzen duen Mintzanet proiektuak.

‘Hitzargiak’ ekimenaren helburua hizkuntzek elkar argitzea da. Bertan, Europa osoko 17 hizkuntzen biziberritze-prozesuan dabiltzan eragileei elkarren berri izan, eta zubiak eraikitzeko abiapuntua eskainiko zaie. Proiektu hau DSS2016k babesten du eta topaketa hau ibilbide luze baten ondorioa da.

Hitzargiak mapa

Informazio gehiago eskuratzeko: http://hitzargiak.eu/pages/presentation

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude