Mintzanet Osakidetzaren Osatuberri aldizkarian

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Osakidetzako langileek apiriletik ekainera Mintzanet zer den jakiteko aukera izan zuten, esperientzia pilotu bat martxan jarri baikenuen. Bost bikotek hartu zuten parte eta emaitza oso baikorra izan da, pozik daude euskara on line praktikatzeko izan duten aukerarekin.

Orain, Osatuberri aldizkarian (Osakidetzak euskaraz argitaratzen duen aldizkaria) esperientzia horren berri eman dute eta horretarako, Alvaro Hernando bidelaguna (euskara praktikatzen laguntzen duena) eta Itziar Urizar bidelaria (euskara praktikatu nahi duena) elkarrizketatu dituzte. Beraiek proiektuan parte hartzea gomendatzen dute, zalantzarik gabe.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko HEMEN duzu aukera.

osatuberri
Osatuberri aldizkariko erreportajea
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude