Mintzanet Udako Ikastaroetan aurkeztu dugu

Donostiako Miramar jauregian, “Excellence in Basque Studies” ikastaroaren bosgarren edizioan, Mintzanet aurkeztu dugu. Bertan, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendariak eman dio hitza Ritxi Lizartza proiektuaren arduradunari.

Mintzanet_Etxepare_aurkezpena

 

IRUDIA: Ainara Loiarte (Mintzanet egitasmoaren koordinatzailea), Ritxi Lizartza (Mintzanet proiektuaren arduraduna) eta Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria). Argazkiak: Garazi Etxeberria

Mintzanet egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu Ritxik, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuarekin dugun Euskal Sortzaileak Sarean” ekimena aipatu du. Gainera, bidelagunen beharra dugula azpimarratu du eta bide horretan, adinekoen ongizateak izan dezakeen garrantziaren adibide gisa, Rocio Korta eta Mila Altuna Azpeitiko San Martin egoitzako emakumeen bideoa ikusi dugu. Bertaratutakoen artean gozamena eta irria eragin ditu.

Mintzanet_Etxepare_San_Martin

IRUDIA: Rocio Korta eta Mila Altuna Azpeitiko San Martin egoitzakoen bideoa ikusten bertaratutakoak.Argazkiak: Garazi Etxeberria

Amaitzeko, zuzeneko saioa egin dugu Ione Forkada bidelagunarekin eta bere esperientzia kontatu digu.

Mintzanet_Etxepare_Ione

IRUDIA: Ione Forkada bidelaguna bere esperientziaren berri ematen. Argazkiak: Garazi Etxeberria

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Udako Ikastaroetan Etxepare Euskal Institutuak antolatu du “Excellence in Basque Studies V”, atzerriko unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko prestakuntza helburu duen ikastaroa.

Etxeparek 34 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan eta, horietatik, euskara eta euskal kulturako 27 irakasle ditu. Irakurle horiei eta etorkizunean izango direnei zuzendutako ikastaroa izan da azken bi egunetakoa. Aurten, gainera, Mariasun Landa idazlea omendu dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude