Mintzanetek eta Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Mintzanetek egitasmo berria jarri du martxan. Etxepare Euskal Institutuarekin batera euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu proiektu honek.

Mintzanetek berezko plataforma sortu du eta horretaz baliatuko dira munduan zehar dauden ikasleak euskal sortzaileekin solasaldiak eduki ahal izateko.

Interneti esker mundua inoiz baino globalagoa den honetan euskal sortzaileek ere sekula baino presentzia handiagoa izango dute nazioarteko unibertsitateetan:  Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini ahalko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak mundu osoko 36 unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.

Lehenbiziko saioa izan da eta bertan Eider Rodriguez idazleak eta Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz Unibertsitateko ikasleek parte hartu dute. Amaia Donés irakasleak lagundu die ‘Katu jendeak’ liburuaren inguruko galderak prestatzen.

Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin da eta bertan Aizpea Goenaga, Etxepareko Euskal Institutuko zuzendariak, Mari Jose Olaziregi, Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak, Ritxi Lizartza, Maramara* enpresako zuzendariak, eta Eider Rodriguez idazleak parte hartu dute.

Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi, Eider Rodriguez eta Ritxi Lizartza
Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi, Eider Rodriguez eta Ritxi Lizartza

Eider Rodriguez idazleak eta poloniako ikasleek egin zuten saioa

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude