Mintzaneteko erabiltzaileen topaketak ZOOM plataforman

Hartu-eman zuzenagoa eta erabiltzaileek beraien esperientziak are eraginkorrago partekatzeko zein ezagutzeko asmoz, komunitate birtuala sortu genuen martxoan Mintzaneten: WhattApp taldeen eraketa. Aurrez aurreko saioetan zein Mintzanetek webgunean edo sare sozialetan ahalbidetzen dizkien material eta proposamenak elkarrekin jorratzeko aukera dute orain. Lurraldeka edo zonaldeka batu genituen erabiltzaileak, eta Bizkaiko taldean sortutako ekimena aurkeztu nahi dizuegu.

Bidelagunek eta bidelariek euskara elkarrekin praktikatzen jarraitzeko topaketak antolatu dituzte. Asteartero eta larunbatero, Euskal Herriko 19.00etan ZOOM plataforma bidez elkartzen hasi dira, eta saioetara lagunak edo euskara maite duen edonor gonbidatzeko dei egin dute. Nahi duenak parte har dezake, eta iragan larunbatean (apirilak 4), adibidez, kuadrillatxo polita batu zen ekimenera: Gorka Fernández, Ainara Maia, Andrea Bella, Aniceto Ajuriagogeaskoa, Luis Betanzos eta Sara de Salterain.

Koronabirusaren krisia dela eta, ezohiko egoeran murgilduta gaude etxean. Beraz, Mintzanet proiektua da euskara online eta doan praktikatzeko modua, etxetik mugitu gabe. Une honetan, bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu. Beraz, denbora gehiago baldin baduzu, eman izena! (izen-ematea: www.mintzanet.net –en).

Gorka Fernández, Ainara Maia, Andrea Bella, Aniceto Ajuriagogeaskoa, Sara de Salterain eta Luis Betanzos apirilaren 4an egin zuten topaketan

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude