Mintzaneteko partaideen lehenengo bazkaria

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Mintzaneteko hainbat kide elkartu ginen bazkaltzeko larunbatean Donostian. Giro ederrean joan zen eguna eta bertaratutakoek elkarri Mintzaneten bizi duten esperientziaren berri eman zioten.  

Eguerdiko 12:30ean elkartu ginen Bulebarren eta bazkal aurretik zerbait hartu genuen, terraza batean, egiten zuen eguraldi ona aprobetxatuz.

Mintzanet_bazkaria_Konstituzioa

IRUDIAN (eskuinetik hasita): Eduardo Arrayet, Ione Forkada, Izaskun Arrieta, Arantzazu Azpillaga, Potxo Onandia, Joserra Onandia, Aintzane Diaz, Jose Maria Allur, Mariaje Barandiaran, Pilar Iragorri, Joxe Arantzamendi eta Mikel Sukia.

Jarraian, Kaskazuri jatetxera hurbildu ginen eta bazkari eder baten ostean, abesteari ekin genion. Izan ere, Joserra Onandiak kantutegia ekarri zuen, eta “Txoria txori”, “Xalbadorren heriotzean”, “Txantxibiri” eta beste hainbat intonatu genituen.

Mintzanet_bazkaria_kaskazuri

IRUDIAN (eskuinetik hasita): Idoia Gutierrez, Mariaje Barandiaran, Mikel Sukia, Eduardo Arrayet, Izaskun Arrieta, Arantzazu Azpillaga, Jose Maria Allur, Potxo Onandia, Pilar Iragorri, Aintzane Diaz, Joserra Onandia, Asier Ruiz, Ione Forkada, Joxe Arantzamendi, Idoia Agirre eta Ritxi Lizartza.

Gainera, Joserrak berak Mintzaneti buruzko bertso bat ere ekarri zuen, denon artean kantatzeko. Ordutik Mintzanetek badu bere ereserkia.

Mintzanet-en aldeko aldarria

Doinua:ETAren su etenetik

Euskara ikasi ondoren

hitz egiteko egarria

asetzea lortzeko nik

zabaltzen dut aldarria.

Entzun, betiko euskalduna,

horretan asko jarria,

zure euskara nirearentzat

izan daiteke ongarria.

Bion eskura badugu

tresna erabilgarria,

edonongo euskaldunak

elkartzeko ezarria.

Bai, mintzanet.net da batzen gaitun lokarria.

Euren artean giro bikaina sortu zen eta lehenengo aldia bazen ere horrelako bazkari bat egiten genuena, partaideak hurrengo urteko otorduan pentsatzen joan ziren etxera, errepikatzeko modukoa izan zen seinale. Ea bada etorri ez zinetenak ere hurrengo baterako animatzen zareten!

Mintzanet_bazkaria_taldea

IRUDIAN (goitik eta eskuinetik hasita): Potxo Onandia, Ainara Loiarte, Arantzazu Azpillaga, Izaskun Arrieta, MariJoxe Azurtza, Aintzane Diaz, Leticia Etxeberria, Idoia Agirre, Mariaje Barandiaran, Pilar Iragorri, Idoia Gutierrez, Eduardo Arrayet, Joserra Onandia, Jose Maria Allur eta Mikel Sukia.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude