Mintzaneten adinak ez du mugarik!

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Hainbat lekutan aurkeztu dugu Mintzanet jada:  herrietan, adinekoen egoitzetan, kultur erakundeetan, instituzioetan, elkarteetan…  Eta horren adibide da Mintzanetek une honetan duen erabiltzaile kopurua, egunetik egunera hazten doana.

Adinekoen egoitzetan atea jotzen hasi ginenetik, ordea, lagun asko topatu ditugu euskaraz solastu nahi dutenei  laguntzeko irrikaz. Donostiako Zorroaga egoitzan ditugu horietariko batzuk, tartean gure proiektuan buru belarri dabilen pertsonarik helduena:  Pilar Iragorri, 89 udaberriren bueltan, 90 urte betetzera doan emakumea.

Pilar Iragorri_Mintzanet

                                                                 IRUDIAN: Pilar Iragorri bidelaguna, 89 urteko emakumea.

Hala eta guztiz ere, Mintzanetek 17 urtetik 89 urte bitarteko jendea elkartzen du. Askotan, topatuko ez ginatekeen lagun artean, harreman oso bereziak sortuz. Horren erakusle Mintzanet bere ahotan atalean ditugunak, parte hartzaileen esperientzia ezagutzera emateko sortuak.

Mila esker Mintzaneteko bidelagun eta bidelari guztiei, eta jarraitu euskararekin lanean, online, edonon, noiznahi eta doan!

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude