Mintzaneten berri eman diegu Zumarragako eta Urretxuko mintzalagunei!

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Ostiralean 19:00etan (maiatzak 26) Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin genuen aurkezpena. Bertara, Zumarraga eta Urretxuko mintzalagunak bildu ziren, ikasturtearen amaierako ekintza baitzuten.

Cristina eta Ainara egitasmoaren koordinatzaileek eman zuten azalpena, Mintzanet zer den eta funtzionamendua zein den kontatu zuten, besteak beste. Esandakoari laguntzeko, hainbat bideo erakutsi zituzten, baita webgunea ere.

Beraien esperientzia lehenengo pertsonan azaldu zuten Pruden Baztarrika eta Jose Manuel Bereziartua bidelagun urretxuarrek, eta biziki hauei eskertu nahi diegu eskainitako laguntza, baita bertaratu ziren guztiei ere!

Mintzanet-Zumarragan
Mintzanet Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude