Mintzaneten webgune berria daukagu!

Mintzaneten bizkarrezurra da gure webgunea eta, sei urteren ondoren, goitik behera aldatu dugu.

Lehenagotik geneuzkan atalak berrantolatu ditugu eta bi atal berri gehitu dizkiogu:

-‘Sarituak’: urtero egiten dugun sariketan, Bidelagun Onena, Bidelari Onena eta Aipamen Berezia saritzen ditugu.

-‘Mintzanet munduan’: Mintzaneteko erabiltzaileak nongoak diren adierazten duen mapa eta datuak ikus ditzakezue atal berri honetan.

Orokorrean, itxura aldatu dugu, izan ere, erabiltzaileari erraztasunak eman nahi dizkiogu, sortzen dugun produktua eskuragarriago izan dezan. Horretarako, lehenago martxan genituen atalak ere berrantolatu ditugu: ‘Hitzaldi Irekiak’, ‘Mintzanet bere ahotan’, ‘Mintzanet +65’, ‘Hemeroteka’… Jendeak modu intuitiboagoan eta sinpleagoan nabigatzeko aukera izatea da gure asmoa.

Beraz, sartu gure atarian eta ikusi zein den emaitza!

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude