Miriam Ciganda, bidelaria: “Mintzanet oso interesgarria da, erosoa”

Miriam Ciganda (Lantz, 1984) erizaina da Nafarroan, eta betidanik izan du euskara ikasteko gogoa. Baztanen lan egiten du, eta paziente zein herritarrei euskaraz hitz egin nahi die. Horrez gain, seme-alabak ikastolara joaten dira eta haiekin erraztasunez euskaraz aritzea gustatuko litzaiokeela onartu du.

Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta ekimenean parte hartzea erabaki zuen; izan ere, euskara ikasteko eta mintzapraktika lantzeko aukera ezin hobea dela deritzo: “Mintzanet oso interesgarria da, erosoa. Gaur egun lanpetuta gaude eta zaila da denbora izatea mintzapraktika talde batera joateko, batez ere herri txiki batean”.

Bere bidelaguna gasteiztarra da, eta konfiantzazko harremana dute. Skype programa erabiltzen zuten hasieran, baina WhatsApp aplikazioaren bidez aritzen dira orain berriketan: “Oso jatorra da eta pazientzia handia dauka. Edozein gairi buruz hitz egiten dugu eta iritziak partekatu. Oso pertsona jakintsua denez, arlo askori dagozkien gauzak ikasten ari naiz”.

Miriam Ciganda, bidelaria

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude