Nahiko(a) eta samar ez dira erabat sinonimoak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

nahiko(a)samar

Nahiko(a) eta samar ez dira erabat sinonimoak.

• Kokaguneari dagokionez, samar beti doa adjektiboaren edo adberbioaren ondoren; nahiko(a), berriz, haien aurrean.

  Berandu samar etorri da.

  Ergel samarra da.

  Nahiko(a) berandu zen bazkaltzeko.

  Nahiko(a) ergela da.

Nahiko(a) zenbatzailea ere badenez, izenei lagunduz ager daiteke: Nahiko(a) diru bildu dut.

  Baina samar, ez.

Esanahiaren aldetik ere badute ezberdintasun-mailaketa bat, euskaldun askoren erabileran: nahikoa esaten duenak zerbait gehiago, zerbait positiboagoa, esaten duela dirudi samar hitzez baliatzen denak baino.

  Adibidez, Zer moduz egin duzu lo? galderari Nahikoa ongi erantzuten dionak Ongi samar erantzuten dionak baino zerbait positiboagoa erantzuten duela dirudi. Era berean, nobela bat on samarra dela esatea badirudi nahikoa ona dela esatea baino zertxobait gutxiago esatea dela.

SAMARTU. Samar adberbiotik eratorria da samartu aditza. Ezkerrean beste aditz bat duela erabiltzen da, eta aspektu burutuan beti. Aditzekin biak erabil daitezke, nahikoa eta samartu, baina esanahia ez da berdina:

  nahikoa jan dut (‘ez dut gehiago behar’)

  jan samartu dut (‘ia dena jan dut’) //

  nahikoa egin dut (‘ez dut gehiago egin behar’)

  egin samartu dut (‘ia-ia bukatu dut’).

Txoriak eta ‘Mozart efektua’

Orain dela ez asko, Internetetik galduta nenbilen egun batean, Mozart efektua deituriko fenomeno batekin topo egin nuen.

Musika klasikoan murgilduta bizi naizen arren –eta, orain, sarrera probekin, inoiz baino gehiago–, ez nekien ezer horri buruz. Badirudi Mozarten sonata batzuk garuneko toki espezifikoak martxan jartzeko gai direla. Ez hori bakarrik, alzheimerraren efektuak ekiditeko edo arintzeko balio omen dute, esnatzen dituzten zona horietan garatzen baita gaixotasuna. Datu horiek nahiko txundituta eta hunkituta utzi ninduten; izan ere, familiako txori kantaria ni naizen arren, beste txori handiago batek sartu ninduen munduan, eta azkenaldian txoritxo horrek ez du gehiegi kantatzen.

Esan genezake txoritxo askok burutik alde egin diotela eta oso kostata bueltatzen direla. Ez dakit balioko ote duen edo ez, eta ez naiz hasiko bafleetan Mozarten opera guztiak a tope jartzen. Baina, badaezpada, eta kontuan hartuta galtzen den azken memoria musikala dela, nik Mozarten sonatak jartzen jarraituko dut, ea txoritxoa bueltatu eta nirekin kantuan hasten den. Bitartean, nire txoriak gogoratuko dira bion partez.

Maria Izaga. Goiena

 Zer egin kutsadurak Pekingo zerua erabat estali ondoren? Eguzkiaren irteera streaming bidez ikusi!

Gaztezulo

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude