Nola eman behar dira datak?

Euskara hobetzen

data nola eman

Hauek dira euskara estandarrerako arauak [37. araua]:

-> Durango(n), 2010eko martxoaren 7a(n) moldea

(*Durango(n), 2010eko martxoak 7).

Aukerakoa da NON/NOIZ kasu-marka (-n) erabiltzea; hala ere, eskutitzetan-eta erabiltzeko, absolutiboa (NOR kasua) da modu egokia.

-> Era laburtuan ere eman daiteke —zenbaki bidez, alegia—, dagozkien lotura-bokalak zainduz betiere: 2008/03/07; 2008-III-07; 2008-03-07tik; 2008/III/05eko, etab.

-> Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan soilik —koma artean— (gaur, urtarrilak 20), tituluetan (2016ko azaroak 14) eta gisakoetan. Beraz, kasu horietatik kanpora ez da zuzena: *Otsailak 24tik 27 arte izan zen (Otsailaren 24tik…) // *Datorren otsailak 14 egingo dugu bilera (otsailaren 14an). *Azterketak urtarrilak 23tik otsailak 9ra izan dira (urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra).

-> Aposizioan, hiru modutara eman daiteke asteko zein egun den:

a) martxoaren 8an, ostegunean (NOIZ adierazten du aposizioak ere)

b) martxoaren 8an, osteguna/ostegunarekin, (…) (NOIZ hori zer egun den argitzen du aposizioak)

Ez da zuzena era honetara: *martxoaren 7an, ostegunez, ezkonduko dira( goizean, goizetan /goizez; trenean/trenez)

Arauan berariaz adierazita ez badaude ere, konbentzio hauek kontuan hartzekoak dira:

-> Datari dagokion urtea idaztean, ez da erabiltzen –garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez).

Adibidez, 1982an (*1982gn, *1982gn., *1982.ean, *1982garren), 1952an, 1952. urtean (*1952.ean), 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an…

-> Milatik gorako urteak punturik gabe idazten dira, digitu guztiak elkarrekin lotuta, tartean hutsunerik utzi gabe: 

2008ko iraila (*2.008ko iraila, *2 000ko iraila),

1945ean (*1.945ean). ( zenbaki kardinalak)

-> Hamaika zenbakia a letraz amaitzen denez, ez zaio erantsi behar beste –a bat: *abenduaren 11an etorriko gara (> 11n); ahozko moldean: [*hamaikean (> hamaikan)]. Honetara, beraz: 11tik, 31ra, 71ko (*11etik, *31era, *71eko).

-> Bestalde, urte-hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia: 60ko hamarkada (eta ez *60. hamarkada).

Euskara Batuaren Eskuliburua (moldatua)

Ariketa bat, HEMEN

 

Artikulua

Ikasi nuen gazteleraz. Egin ere egin dut askotan. Askotan beharturik; hobetsita zenbait aldiz. Baina neure buruari ez diot inoiz erdaraz egin. Horregatik miresten ditut hainbeste ahalegindu, ikasi, jardun… eta egun batean krak!, eteteko gai direnak, euren baitarako «qué bien estoy» esatetik «ederki nago ba!» esatera jauzi egin dutenak. Bejondeiela.

Neureartekoa

Andoni Egaña

 

Bideoa

Nokaren galera

Argia

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude