Nola erabili behar dira lokailuak?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

Euskara hobetzen

 

Hainbat lokailuren erabilera

Emendiozko lokailuak

·        Oso gustukoa dut musika entzutea, baita irakurtzea ere.

·        Oso ona da eta, gainera, ez da batere garestia

·        Erraztasun handia dauka. Bestalde, ordu asko sartu ditu.

·        Ez dut gogoko. Baina, bestalde, ez dut beste biderik ikusten.

·        Gogora ezazu, halaber, bihar bilera daukagula.

·        Ni etorri naizenean, behintzat, lotan zegoen

·        Urtean behin, gutxienez, komeni da oporretara joatea.

  Lokailu hautakariak

     ·        Laguntza behar du; bestela, ez du lortuko.

·        Buruko mina daukat; baina, bestela, ongi samar nago.

·        Etxe zaharra da; baina, osterantzean, oso ondo dago.

·        Oso zurruna da; hala ere, gainerakoan, oso pertsona ona da.

  Aurkaritzako lokailuak

    ·        Hau nirea da; beste hori, berriz, lagun batena.

·        Gorostiak hosto iraunkorra dauka; pagoak, ordea, iragankorra.

·        Lehen oso txarra zen; orain, ostera, onenetakoa.

·        Esatea erraza da; egitea, aldiz, askoz ere zailagoa.

·        Ez du eguraldi txarra egiten; aitzitik, eguzki ederra dago.

·        Ez daukat gogorik; hala ere, joan egingo naiz.

·        Pelikula zaharra da; hala eta guztiz ere, merezi du ikustea.

·        Ez zuen inor ezagutzen; alabaina, ez da beldurtu.

·        Badakit oso zaila dela;  dena dela, saiatu egin behar dugu.

·        Oso zaila izanen da; nolanahi ere, saiatu egin behar dugu.

 Ondoriozko lokailuak

    ·        Zu ez zinen bertan; beraz, isilik egon.

·        Adi ibil zaitez, beraz, etxera onil iritsi nahi baduzu.

·        Ez dakit, ba! Ez dakit garaiz iritsiko ote den.

·        Zortzi ginen eta bik huts egin dute; hortaz, sei gara.

·        Ez zinen joan? Orduan, nola dakizu?  (kasu horretan)

·        Denbora agortu egin zaigu eta, honenbestez, saioa amaitu beharko dugu.

Kausazko lokailuak

·        Ez du konponbide errazik; izan ere, interes asko daude jokoan.

·        Kontuz ibili, zeren (eta) oso labainkor dago.

·        Zuk askotan eman didazu laguntza; hori dela eta, oraingoan neuk lagunduko dizut.

·        Trafiko izugarria dabil errepideetan; horregatik, hemendik aurrera trenean ibiltzea erabaki dut. 

 

R300 Idazketa eta irakurketa

Artikulua

Sasiletratuak

Irrati-tertuliakide bati entzun nion lehengoan, euskaraz ondo hitz egiteko, iritzi esan behar omen zela, eta tristura sartu zitzaidan, tristura eta beldur pixka bat. Gogorazi zizkidan Valladolideko gaztelera bezalakorik ez zegoela esaten zuten haiek.

Euskaraz ondo eta oso ondo ere hitz egin dezake iritzi esaten duenak (edo ez), baita ere iritzi, iritxi, eritxi edo halakoak esaten dituztenek ere. Dagokiona adierazteko erabiltzen bada, ondo esana da; esaldia euskaraz pentsatua eta gramatika-hutsik gabea bada, orduan euskara onean esana da.

Beste gauza bat da, beste gauza bat, Euskaltzaindiak zein forma hartu duen Batuaz idazten denerako edo Batuaz hitz egin behar dutenentzat (telebistako berri-emaileentzat, kasu). Gainerakoetan, hiztunak egin dezala euskaraz, ahalik eta ongien, ahalik eta aberatsen, baina batik bat egin dezala. Izan dadila bere burua euskaraz adierazteko gai eta egin dezala euskaraz libre, beldurrik eta trabarik gabe, eraiki dezala hizkuntza, berea baitu (eskerrak).

Ez gaitezen neurosiaren sareetan eror. Gogoratu bokal bat gorabehera afasiko gelditu zen herriaz. Batuak aberastu egin behar gaitu, ez uniformatu. Araua behar da, baina exageratu gabe. Ez dezala inork pentsa euskaraz ondo egitea beti Batuaz hitz egitea denik.

Lourdes Oñederra

Egunkaria

Musika

Eñaut Elorrieta. Hariak

 

 

 

 

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude