Nola esan ‘me gustas’ euskaraz?

Nola esan me gustas euskaraz?

Mugikorrean instalatuta dudan Itzultzaile automatikoak hau eman dit:

Gustatzen zaitzaizkit.

Nola adierazten diogu norbaiti gustuko dugula? Izan ere, ze zaila egiten zaigun batzuetan, ezta? Lotsa dela, beldurra dela… Ba lasai, hemen gatoz laguntza ematera!

Zuk nola egiten duzu hori? Nola adierazten diozu gustuko duzula norbaiti?

Izan ere, oso gutxi dira gustuko duten horrengana joan eta ziplo botatzen diotenak: – Gustatzen zatzaizkit. Hori urduritasuna bere gorenean dagoenean esatea oso zaila da, eta ez da naturala geratzen. Ta orduan zer, erdarara joko dugu? ¿me gustas mucho? Je t´aime? Hori igual gehiegitxo da… Norbaitek zuzenean esan nahi baldin badu, nire gomendioa beste esamolde jatorragoak erabiltzea da:

·         Oso gustuko zaitut

·         Nire gustukoa zara

·         Zurekin gustatuta nago

Edo sarean arrantzatu ditudan hauek erabili ditzakezu:

«Mazo molatzen duzu… Gustetan zatzataz… Zeuaitxik noia… Asko gurotzut!… Gustoko zattut… Zutaz gustatzen naiz… Zutaz nago… Zurekin gustatzen naiz… Zurekin gustatuta nago… Zatsegit… Zugaz gusteute nau… Gustetan dostazu… Gogoko zaitut… Goxo sentitzen naiz zurekin… Gustateztazu… Zamolat… Datsegit zaitut… Txora-txora eginda naukazu».

https://zuzeu.eus/euskal-herria/nola-adierazi-gustuko-duzula/

-> Itzultzaile neuronalari galdetzen badiogu, hau erantzungo digu:

           Gustuko zaitut

Begira horri buruz Marimaistrak aholkatzen diguna:

https://www.youtube.com/watchv=86LwJJorELM&feature=emb_title

 

Pasarteaa

Badago txiste zahar bat, gaur egun inoiz baino aproposagoa dena:

“Bota ezazue eskale hori.

Hai naiz sensiblea, ezin baitut jendea sufritzen ikusi”

Slavoj ZizekMis chistes mi filosofía

Zinema euskaraz

Filmin-ek euskarazko lehen streaming kanala estreinatu du. Bertan fikzioak, dokumentalak eta haurrentzako filmak euskaraz, euskaraz bikoiztuta edo euskaraz azpititulaturik topatu daitezke: www.filmin.es/canal/filmin-euskaraz helbidean.

Zuzeu

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude