Oporrak gozatu ala oporrez gozatu, biak dira zuzenak?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oporrak gozatu ala oporrez gozatu, biak dira zuzenak?

Bai, bi esaldiak dira zuzenak. Esanahiari dagokionez, testuinguruaren arabera, bi esanahi izan ditzake:

a) oporrak gozatu/oporrez gozatu: zerbaitek eskaintzen duen atseginaz disfrutatu; Beste era batera esanda, oporrak disfrutatu.

b) oporrak gozatu: oporrak eztiago, gozoago bihurtu. Esate baterako, haserrea gozatu (eztitu, leundu).

Irailera arte ez dugu ‘Bost minutu euskaraz’ atalean beste sarrerarik idatziko, beraz, bitartean, oporrak gozatu edo oporrez gozatu!

Estresa

Estresak jota zegoen oporrak hartu zituenerako.


Lana, bulegoa, nekea, bilerak, telefonoa, arazoak, kezkak, bezeroak, epeak, buruhausteak… Gogo biziz hartu zuen abuztuaren lehena, eta etxera joan zen, familiarekin deskantsatzera.


Estresak jota zegoen oporrak amaitu zituenerako.


Umeekin hondartza, igerilekua, parkea, negarrak, bronkak, kexak, gaixoaldiak, jatorduak, borrokak… Gogo biziz hartu zuen irailaren lehena, eta bulegora joan zen, familiaz deskantsatzera.

http://blogak.baleike.eus/mikroipuinak/2011/08/29/estresa/#content

Atenaseko xiringa ahaztuak

Grezia zulo beltzetik ateratzen ari dela diote makrodatuek. Langabeziak behera egin du, erreskateak atzean geratu dira eta Barne Produktu Gordina hazi egin da. Atenas erdiguneko kale turistikoetatik ibili eta aski atzematen da ekintza ekonomikoa berpiztu egin dela. Hotel berriak, jatetxe modernoak eta zabor gutxiago plazetan.

Ane Irazabalek Berrian

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude