Otxandiora ere iritsi da Mintzanet

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.
Mintzanet Otxandioko Koikili aterpetxean aurkeztu dugu eta bertan, parte hartu nahi duen edonori leku bat ipintzea da aterpetxearen jabeak nahi duena.

Ritxi Lizartza proiektuburuak hainbat datu eman dizkie bertaratutakoei, 2015aren amaiera honetan balorazio baikorra egin baitezakegu. Besteak beste erabiltzaile kopuruaren berri eman du: “Une honetan 300 lagun baino gehiagok parte hartzen dute Mintzaneten eta horietatik % 25 bizkaitarra da”. Gainera, gure asmoa zifra hori biderkatzen jarraitzea dela esan du.

Mintzanet_Otxandio_RitxiIRUDIAN: “Saioek gutxienez ordu erdikoak izan behar dute baina normalean denbora hori labur geratzen da”, esan du Ritxi Lizartzak.

Bidelariak praktikatu nahi duelako baina zergatik ematen dute izena bidelagunek? Hori argitzen saiatu da Marisa Barrena bidelaguna bere esperientzia kontatuz. Durangon bizi den zornotzar honek bilbotar bat du bidelari: “Oso gustura ari naiz Izaskunekin, jada elkar ezagutzen dugu eta harreman benetan ona sortu da bion artean”. Ikusleen artean bi aritu dira berarekin solasean.

Mintzanet_Otxandio_saioaIRUDIAN: Marisa Barrena bidelaguna bertaratuko ikusle batekin saioa egiten ari da eta Mintzaneten duen esperientzia kontatzen ari zaio.

2015eko aurkezpenekin proiektua lau haizetara zabaltzen saiatu gara eta erantzuna baikorra izaten ari denez, pozik gaude. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure aurkezpenetan parte hartu duten Mintzaneteko bidelariei nahiz bidelagunei, baita aretoetara gerturatu zaretenoi ere! Mila esker guztioi!

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude