Paula Huenumilla, maputxea: “Euskararekin izandako esperientzia gure hizkuntza biziberritzeko baliagarria zaigu”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Paula Huenumilla (Maputxe lurraldea, Txile, 1991) Argentina eta Txile hegoaldean kokatzen den Maputxe lurraldean bizi da. Bertan, 100.000 eta 200.000 hiztun ditu euren hizkuntzak, mapuzungunak, baina ez du inolako ofizialtasunik: “Gero eta jende gutxiagok hitz egiten du eta hizkuntza berreskuratzeko lanean murgilduta gaude, baita maputxeen identitatearenean ere”.

Paula Euskal Herrira etorri da, euskararekin hemen egindako lana mapuzunguna biziberritzeko lagungarri izango zaielako: “Euskararekin izandako esperientzia gure hizkuntza biziberritzeko baliagarria zaigu”. Bide horretan, Marisa Barrena Garabide Elkarteko kidearekin eta Mintzaneteko bidelagunarekin egin du topo, eta gure proiektua ezagutzeko aukera izan du. 2017ko Mintzanet Egunean berarekin egon ginen eta maputxeen egoeraren berri izan genuen.

Mila esker, Paula!

 

 

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude