Pedro Mari Sarduy (Florida) bidelagunak Joserra Onandia (Getxo) bidelariari bizkaiera praktikatzen laguntzen dio

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Pedro Mari Sarduy (Florida, 1950) Ameriketako Estatu Batuetara joan zen 70eko hamarkadan eta bertan, bere euskalkia mantentzea lortu du: “Nire seme-alabek ere badakite euskaraz, bilobek ordea ez”. Han ez dauka euskaraz hitz egiteko aukerarik, eta horregatik, Mintzanet baliatzea erabaki zuen. Mintzaneten bidelagun den eta Euskal Herrian bizi den iloba batek eman zion proiektuaren berri eta izena ematera animatu zuen.

Joserra Onandiak (Getxo, 1950), berriz, euskara ikasi du eta bizkaitarra izanik, bere euskalkia praktikatzea erabaki du. Joserrak lehenagotik ere egitasmoa oso ongi ezagutzen du; berak bidelari nahiz bidelagun gisa jende gehiagorekin egiten baititu saioak.

Pedro Marik eta Joserrak Mintzaneten bidez astero hitz egiten dute eta hainbat gairen inguruan aritzen dira: sukaldaritza, familia, bertsolaritza… Elkarrekin gustura daude eta ondorengo bideo honetan argi ikusten da beraien arteko konplizitatea:

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude