Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!

Duzanek euskara bere kabuz ikasi du: telebista, liburuak, egunkariak… Eta behin Donibane Garaziko barnetegi batean egon zen astebetez. 2014an hasi zen Mintzaneten, eta hasieran Juan Karlos Merinorekin egiten zituen saioak eta, orain, Ander Olalderekin. Gainera, bi urteko Agatxu alabari eta hiru hilabeteko Clémance jaio berriari ere euskaraz hitz egiten die.

Mila esker bisitagatik, Peio!

Cristina Tapia, Maialen Gonzalez (Tapiaren alaba), Ainara Loiarte eta Peio Duzan Agatxu alaba besoetan duela.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude