Pilar Ruiz de Ledesma, bidelaria: “Gramatika osoa jakitea baino, garrantzitsuagoa da dakizuna erabiltzea”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Pilar Ruiz de Ledesma Algortan jaio zen duela 52 urte. Mintzaneten izena eman zuen bidelari gisa. Baina horrez gain, euskaraz bizi nahi izan du, “egun batzuk”, behintzat. Horregatik, Errezilgo baserri batera joan zen egun batzuk pasatzera. “Esperientzia aberasgarria izan da oso, alderdi askotan, hizkuntzarena barne. Batetik, baserritarren bizimodua ezagutu dut, bizimodu gogorra, egun osoan izan baita eginbeharren bat; goizean goiz hasi ohi dira, animaliak zaintzeko, txerriak, behiak, oiloak, astoak, etab., eta baratzean lan egiteko.

IMG_0222

Gainera, udan gaudenez, belarra moztu behar izaten da, eta jaso, noski”, azaldu du Pilarrek.

Baserrian euskaraz bizi zirela nabarmendu du Pilarrek: “Uneoro entzun edo erabili dut, eta, gainera, gauza asko ikasi ditut haiei esker: ogia egiten, gero azokan saltzeko; arrautza jaso-berriak jasotzen; gazta egiten; esnearen prozesu osoa; indabak, uhazak, patatak, brokolia, porruak eta gainerakoak landatzen ere irakatsi didate”.

Baina, gehien gustatu zaiona jendearekin izan duen harremana izan da. “Herriko jaiak izan dira eta den-denak ahalegindu dira ondo pasarazi, eta haietako bat sentiarazten”, esan du.

Dena den, ez da dena perfektua izan. Pilarren bizilagunen euskara-modua “ulertzeko zail samarra” dela uste du. “Ez da ikasgelakoa bezalakoa, zehatz eta mekanikoa, arruntagoa baizik, eta ez dira erabilitako aditzei begira egoten, gu ikasleak bezala. Azken batean, jabetzen zara gramatika osoa jakitea baino garrantzitsuagoa dela dakizuna erabiltzen jakitea dela”, gaineratu du.

 

IMG_0224

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude